XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arte Garaikideko Hiztegia

Futurismoa

1909ko otsailaren 20an Pariseko Le Figaro egunkarian azaldutako manifestu futuristarekin aldarrikatu zuen Marinetti poetak arte antiklasizista baten eta etorkizunera begira jarritako arte baten beharra, bere forma espresiboetan teknika modernoaren eta hiri handietako gizarte masifikatuaren espiritu dinamikoari erantzungo liokeen arte baten beharra.

Emozio borrokagilea nahi dugu goraipatu, sukar arteko gaubeila... eta ukabilkada.

Esan eta aipatzen dugu munduaren ospe-distira beste edertasun batekin aberastu dela orain, abiaduraren edertasunarekin alegia.

Karrerako kotxe bat... kotxe orrokaria, metraila-lorratz baten gainean ziztu bizian doala dirudien kotxea, ederragoa da Samotraziako Garaipena baino.

Bide artistiko berrien lehenengo galdakizun programatiko eta orokor honen atzetik, artista plastikoei bereziki egindako deia etorri zen l910eko otsailean.

Pintura; futurista garatzeko deialdia zabaltzen zuen manifestu honek Carlo Carrá, Umberto Boccioni, Giacomo Balla, Luigi Russolo eta Gino Severini artisten sinadurak biltzen zituen.

Handik denbora gutxira azaldu ziren eskultura eta arkitektura futuristen manifestuak ere; dinamikaren printzipioaren ikuspegi praktiko bat eman nahi zuten ahal zen neurrian, eta bakoitzak bere printzipio-aitorpena formulatu zuen.

Manifestu denetan kontrastatzen dira, alde batetik, abiaduraren teknikaz eta mozkorraldiaz itxuratutako garai berriaren goraipamena, eta bestetik, betiko formazio estetiko tradizionala estankamendu geldiarazlean geratutako ikuspegia.

Bizi-errealitate modernoak ezinbestez galdatzen zien artista futuristei beren forma espresiboetan denboraren menpe baldintzatutako fenomeno pertzeptibo aldiberekoetara egokitzea.

Beraz, dinamikaren efektu psikiko eta fisikoa kontzientziara pasarazten zen espazio, denbora eta soinuzko simultaneitate multisentsorial bat sortu behar zuten kolore-konposizio dardaratien bidez.

Hasieran, beren helburu artistikoak egikaritzeko, puntilismoaren sistema piktorikoaz baliatu ziren futuristak, hain zuzen objektuak kolore eta indar-lerrozko quanta animatu eta bibranteetan deskonposatzeko asmoarekin; gero, abstrakzioaren teknika kubista aplikatu zuten objektuak desmaterializatzeko prozedura artistiko bezala.

Ondorioz, dinamika errepresentatu zen, elkarren artean zurrunbilo nahasian nahastuta sortzen diren fase higikor abstraktu bat baino gehiagoren simultaneitate bezala pentsatuta, linealki egituratutako, eta modu radialean ordenatutako indar-eremu bitartez sortzen diren itxura mugikorreko irradiazio espazial bezala pentsatuta.

1912tik aurrera eskulturara pasa zen Boccioni; gorputza eta espazioa bata bestearen baitan sartzen saiatu zen, eta denbora elementua sinbolizatu zuen mugimendu-dimentsio bezala, azalera ahur eta ganbilen sekzio-sail baten azalpen abstraktu bat eginez.

Futurismo italianoak eragina izan zuen dadaisten mugimenduan, Delaunyren kubismo orfikoan eta berebat raionismoaren eta suprematismoaren korronte artistiko errusiarretan ere; Burljuk anaiek fundatu zuten Moskun mugimendu kubista-futurista deitutako hura, joera abstraktu-konstruktibista errusiarrekin harreman estuan egon zena beti.

Futurismoaren jarrera intelektualak koadro bereziki disoziatua azaltzen du, izan ere jenioari emandako gurpen gehiegizkoaren eta pentsamendu politiko elitistaren ondoan, hau da 1919ko urte-inguru hartan faxismoaren sistema totalitario italianoaren alde ateratzera eraman zuen pentsamendu politikoaren ondoan, kritika sozialeko konpromisu bortitz bat ere eman baitzen eta mentalitate artistiko multimedial bat gainera, aurrera begira jartzen zena eta teknikaren baliabide modernoak artean sartu eta emankor bihurtu zituena.

Gestualismoa

Gorputzaren espresiozko keinua edo gestoa adierazteko erabiltzen den kontzeptu generikoa da; bereziki ekintza-artearekin nagusitu zen, arte-baieztapeneko baliabide eta komunikazioko tresna bezala nagusiki.

Behaviour art (gorputzaren artea) izenekoarekin korronte artistiko bat sortu da azken garai hauetan, bere espresio-bideak gorputz-keinuetara bakarrik murriztu zituena eta artezko ekintza gorputzaren keinu jakin bat egiaztatzera bakarrik murriztu zuena.

Giroa

Izen honekin deitzen zaio espazioko tajukera artistiko jakin batek (environment) inguruan zabaltzen duen giro bereziari espazioko erlazio bereziek eta multzo osoaren konposizio-moduak eragiten dutenari.

Gorputz-artea

Ikus Behaviour Art

Gouachea

Teknika piktoriko bat da, fondoko ur-pintura bat aglomeratzaile edo erretxinezko medio finkagarri batekin nahastuz egiten dena eta lerro-egitura eta pintura-geruza finak lortzeko modua ematen duena.

Grattagea

Subkontzienteko irudiak sorketa mailan kanporatzeko idazketa automatikoa egin nahi dutenean, surrealistek grattage teknika deitzen dena erabiltzen dute, halabeharrezko kasualitatez gertatutakoak jasotzen dituzten beste errepresentazio-metodo batzuekin batera.

Teknika horren arabera koloreak banatzen dira arbitrarioki egurrezko taula baten gainean.

Behin lehortu direnean, artistak laban zorroz batekin dibujoak grabatzen ditu graffiti moduan koloretako azal horren gainean.

Koadroak egiteko sistema hau erabili zuten Max Ernst-ek eta baita Simon Hantai pintore hungariarrak ere, berrogeitamarreko urteetan.

Groupe de recherche d'art visuel

Joera luminiko-zinetiko honetako artistak talde batean elkartu ziren eta garai hartan nagusi zebilen abstrakzio informalaren kontrako jarrera programatiko bat hartu zuten.

Victor Vasarely aintzindariaren ondoan, talde honetan aurkitzen dira Vasarely beraren semea, Yvaral, eta Julio =lEp=arc eta François Morellet ere.

Beren tresna zinetiko sotilen bitartez, taldeak erlazioak aurkitu nahi izaten ditu mugimendu mekanikoaren eta behatzailearen gain sortutako eragin psikologikoaren artean; ikusleak bibentzia bisualaren aldetik erreakzionatu egiten baitu oso baldintza optiko jakinetan egindako argi-efektu bariatuen fenomeno bisualen aurrean.

(Karin Thomas: Dumont's kleines Sachwô*rterbuch zur Kunst des 20. Jahrhunderts hiztegiaren itzulpena)

Umberto Boccioni, Formas únicas en la Continuidad del Espacio. Bronce. 1913. Milan, col. Mattioli.